Emisioen konpentsazioa Nafarroa Oinez ospakizunaren baso-berritzearen bitartez.

Naiderrek Nafarroa Oinez ospakizuneko beroketa-efektu gasen emisioak konpentsatu zituen, Aldaketa Klimatikoaren Kontrako Ekopass bere elkartearen bitartez eta Arbizuko (Nafarroa) Udalaren eta Nafarroako Ikastolen Elkartearen laguntzarekin. Ekopassek modu objektiboan ziurtatu zuen jardunaldiko ekintzengatik sorrarazitako emisioen konpentsazioa, hartara, Nafarroa Oinez ospakizuna karbonoan neutro izateko bidea hasi zen. Horrez gain, konpentsazio bide gisa, Naiderrek eta Ekopassek web plataforma … Leer mas »

Vitoria-Gasteizko Ingurumen Aholku Kontseiluaren idazkaritza teknikoa.

Azken urteotan Vitoria-Gasteiz ibilbide oparoa izaten ari da hiri-iraunkortasunean eta ingurumen udal politiketan. Ingurumen arloan bikaintasuna lortzeko, Vitoria-Gasteizko Udalak Naider kontratatu zuen Ingurumen Aholkularitza Kontseiluko idazkaritza teknikoa eramateko. Erakunde hori ingurumen zenbait arloan diharduten adituen taldea da, iraunkortasunarekin lotutako ezagutzak ematen dituena, Udal politikak eta ekintzak hobetzeko. Vitoria-Gasteizko Udalarekin lankidetzan, Naiderrek adituen panela identifikatu zuen, … Leer mas »

Aholkularitza Euskadiko Aldaketa Klimatikoaren Estrategia garatzeko.

Aldaketa Klimatikoa da Eusko Jaurlaritzako ingurumen politikaren lehentasuna. Esparru horretan hainbat ekimen abiatu dira, berotegi-efektuko gasen emisioak desagertzera bideratutakoak eta klimaren alterazioagatik aurreikusitako inpaktuarekiko egokitzapenera bideratutakoak. Kontestu horretan Naiderrek, Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailari lagundu zion, lan eginez Euskadiko Aldaketa Klimatikoaren estrategian, erakundeen arteko beharrezko koordinazioari lotutako esparruetan. Helburua zen publiko-pribatu lankidetzarekin eraginkortasun … Leer mas »

2011-2014 Ingurumen Esparruko Hirugarren Programa

Ingurumeneko planifikazio estrategikoaren dokumentua, non jasotzen diren ingurumenaren esparru nagusietan lehentasunak, helburuak, aktuazio eta ekintza lerroak. Ingurumen Esparru-Programa da Euskadiko ingurumenaren antolaketan erreferentziazko dokumentua. Sustatzailea: IHOBE, Ingurumen Kudeaketarako Elkarte Publikoa. Eusko Jaurlaritza.

Eduki Digitalen Industria Analisia.

Azpiegiturei buruzko ikerketa lantzen, egungo eta etorkizuneko gaitasunen inguruan, eta Espainian edukien industrian teknologia eta negozio aukeren inguruan. Bereziki, ezagutu nahi da egungo eta etorkizuneko inpaktua eduki digitalen garapenaren inguruko sektore industrial propioetan eta albokoetan. Azken helburua da jarduera industrialerako onura maximoak lortzea eta industria horren garapena sustatzeko erakundeek, legegintzak eta gainerako agenteek garatu beharreko … Leer mas »

Espainiako enpresen lehiakortasunean, berrikuntzaren inpaktua aztertzen.

Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioak (FECYT) izaera ekonometrikoko ikerkuntza abiatu zuen. Helburua zen berrikuntzan egindako inbertsioa Espainiako enpresetan lehiakortasun terminotan duen efektu erreala aztertzea eta neurtzea. Asko hitz egiten da enpresa berrikuntza eta lehiakortasun esfortzuaren erlazioaren inguruan, baina Espainian ez zegoen oraindik kausalitate motaren bat frogatzen zuen ikerketarik. Zehazki, ikerketa honakora bideratu zen: enpresaren salmenten … Leer mas »

PITE, 2010, Berrikuntza Teknologikoko Panel informearen diseinua.

Proiektuaren helburua zen Zientziaren eta Teknologiaren Espainiako Fundazioko (FECYT) langileriari laguntza teknikoa ematea. Hain zuzen, Berrikuntza Teknologikoko Panela 2010 (PITEC) txostenaren diseinu-prozesuan zehar eta haren ezaugarrietan, horretan jarduten ziren ikertzaile taldearekin batera. Laguntza E21 Berrikuntza Estrategia Estatalean oinarritu zen; baita FECYTen beraren bektoreetan ere, aurreko txostenean erabilitako parametroen ikuskapena eginda. FECYTi laguntza eman zitzaion txostenaren … Leer mas »

Valladolideko Udaleko Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikoko Agentzia.

Azterketaren burutzea Valladolideko Udalean, Berrikuntza eta Ekonomia Sustatzeko Agentziaren sorreraren inguruan. Baita 2010eko Enplegu eta Iraunkortasunerako Tokiko Inbertsioaren Estatu-Funtsarako memoria operatiboaren prestaketa ere. Oinarri estrategikodun informeak honakoak hartu zituen bere baitan: antolaketa eta konpetentzia ereduaren disenua, agentziaren funtzionaltasun esparruen diseinua eta beharrezko kolaborazio sareen diseinua. Sustatzailea: Valladolideko Udala

O+BERRI Berrikuntza Sanitarioaren Euskal Institutuari proposamen estrategikoa.

O+berri/ Berrikuntza Sanitarioaren Euskal Institutuarekin batera eginiko lankidetza. Barne-hausnarketa prozesua finkatu zen, epe ertain eta luzerako lehentasun estrategikoak zehazteko. Horrez gain, dokumentu estrategiko bat egin da, barne-hausnarketa prozesuak eragindako ondorioekin, zehazten dituena erreferentziazko thinktankean bihurtzeko pautak, bai Euskadin eta Euskaditik kanpo. Era berean, Plan Estrategikoaren ezarketan babesa emateko lana abiatu da. Sustatzailea: Berrikuntza eta ikerkuntza … Leer mas »

Euskal Zientzia eta Teknologia Sarearen erreforma eta hura sostengatzen duen arautze-sistemaren birformulazioa.

Proiektuaren helburua bikoitza izan zen, alde batetik, Sarearen egungo zuzentzaileen inpaktua aztertzea eta haien egokitzapena Euskadiren exijentzia berriei eta testuinguru berriari. Hori guztia egin zen eragileen tipologia, haien ezagugarriak eta funtzioak eta haien lerrokatzea euskal politika teknologikoarekin aztertuz. Bigarrenez, zehaztu ziren RVCTIk sostengatzen duen eta egun indarrean dagoen arautze-esparruaren birformulatzeko zuzentzaileak, kontuan hartuta horri lotutako … Leer mas »