Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioak (FECYT) izaera ekonometrikoko ikerkuntza abiatu zuen. Helburua zen berrikuntzan egindako inbertsioa Espainiako enpresetan lehiakortasun terminotan duen efektu erreala aztertzea eta neurtzea. Asko hitz egiten da enpresa berrikuntza eta lehiakortasun esfortzuaren erlazioaren inguruan, baina Espainian ez zegoen oraindik kausalitate motaren bat frogatzen zuen ikerketarik.
Zehazki, ikerketa honakora bideratu zen: enpresaren salmenten inguruko, produktu berrien salmenten inguruko, eta kanpoko merkatuetara esportazioen inguruko berrikuntzaren inpaktua baloratzera. Azterketaren hiru dimentsio horiek ahalbidetzen dute enpresaren lehiakortasuna karakterizatzea, barne merkatuetan (salmenta eta produktibitate zifrak), zein kanpokoetan (esportazioak), baita berrikuntzaren kudeaketan arrakasta ere (salmenta berritzaileak). Analisiaren emaitzek ahalbidetu dute enpresa lehiakortasun hori berrikuntza inbertsioekin lotzen duten mekanismoak hobeto ulertzea.
Zenbait teknika mikro-ekonometriko erabili ziren, berrikuntzaren efektuak desberdintzeko presente egon zezaketen beste batzuengandik. (Momentuen eredu orokorra; Arellano-Bond estimatzaileak, SYS-GMM, e.a.). Halaber, erabilgarri dauden aldagaietara hobeto moldatzen ziren teknika-ekonometrikoak erabili ziren, kontuan hartuta izan dezaketen izaera kualitatibo posiblea. Azkenik, Berrikuntza Teknologikoko Panelaren (PITEC) datuak erabili ziren 2005, 2006, 2007 urteetarako informazioa erabiliz, baita 2008.urterako ere, haren panel dimentsioa esplotatuz.
Naiderrek aurrera eraman zuen, Fecytekin lankidetzan, proposamen metodologikoa, analisi kuantitatiboa, eta balorazio azken txostenen elaborazioa, enpresek egindako I+G+Baren artean eta bere emaitza ekonomikoen artean, efektu kausalak aurkituta.

  • Sustatzailea: Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa. FECYT