Aldaketa Klimatikoa da Eusko Jaurlaritzako ingurumen politikaren lehentasuna. Esparru horretan hainbat ekimen abiatu dira, berotegi-efektuko gasen emisioak desagertzera bideratutakoak eta klimaren alterazioagatik aurreikusitako inpaktuarekiko egokitzapenera bideratutakoak. Kontestu horretan Naiderrek, Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailari lagundu zion, lan eginez Euskadiko Aldaketa Klimatikoaren estrategian, erakundeen arteko beharrezko koordinazioari lotutako esparruetan. Helburua zen publiko-pribatu lankidetzarekin eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak sustatzea, edota I+G+Ba sustatzea aldaketa klimatikoaren esparruan. Naiderrek lagundu zuen ekintza horiek guztiak koordinatzen zituen esparru estrategikoaren eginkizunean, hala nola, lan saioen eta dokumentuen erredakzioan laguntza eskainiz eta aholkuak emanez, aldaketa klimatikoko nazioarteko politiken joerak aztertuz eta Eusko Jaurlaritza lagunduz berotegi-efektu gasak murrizteko neurrien aplikazioan.
- Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza.







