Azken urteotan Vitoria-Gasteiz ibilbide oparoa izaten ari da hiri-iraunkortasunean eta ingurumen udal politiketan. Ingurumen arloan bikaintasuna lortzeko, Vitoria-Gasteizko Udalak Naider kontratatu zuen Ingurumen Aholkularitza Kontseiluko idazkaritza teknikoa eramateko. Erakunde hori ingurumen zenbait arloan diharduten adituen taldea da, iraunkortasunarekin lotutako ezagutzak ematen dituena, Udal politikak eta ekintzak hobetzeko. Vitoria-Gasteizko Udalarekin lankidetzan, Naiderrek adituen panela identifikatu zuen, lan saioak antolatu eta aholkatu zituen, eta Aholkularitza Kontseiluaren ezagutzaren transmisioa erraztu zuen, hirian garatutako ingurumen politika desberdinen orientazioa optimizatzeko.
- Sustatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala.







