2007-2010 Ingurumen-Marko Programa

Ingurumen-Marko programak zehazten ditu agente publiko eta pribatuen erantzunak osatuko dituzten epe laburreko eta ertaineko helburuak eta jokaerak, EAEko ingurumen-iraunkortasunaren ibilbidean aurrera egiteko bideratutakoak. 2007-2010 PMAren elaborazio prozesua hainbat alderdietan oinarritu zen; horien artean nabarmentzekoak dira: parte hartze prozesu zabala eta gardena, erabateko ingurumenaren analisi eta diagnostiko globala, eta hausnarketa bat, marko estrategikoa epe luzean … Leer mas »

Analisi sozioekonomikoa ureztaketa esparruan egindako ekintzen inguruan, Arabako (Euskadi) lurralde historikoan

“Arabako Lurralde Historikoan Ureztaketa Esparruetan Ekintzen Definizioa” proiektuan proposatutako Arabako (Euskadi) Lurralde Historikoaren zonalde desberdinak ureztaketara eraldatzearen ondorioak aztertzeko prozesuaren parte gisa, Naiderrek ekintza horien gaineko lehen analisi sozioekonomikoa egin zuen proiektu desberdinen gauzatze lehentasuna ezartzea xede. Horretarako, proiektu bakoitzaren errentagarritasun finantzarioa kalkulatu zen eta proposatutako transformazio faktore sozial eta ingurumenezko aipagarrienen balorazio kualitatiboa egin … Leer mas »

Euskadiko Zoru Kutsatuen Plana 2007-2012

Zoruaren Kutsatze prebentziora eta zuzentzera bideratuta dagoen 1/2005 legearen helburua da zoruetan alterazio berriei aurre hartzea, kasu urgenteentzako konponbidea ematea eta heredatutako pasiboaren erresoluzioa planifikatzea. Horretarako, legeak jasotzen ditu Administrazio Publikoek dituzten zoruen politika baliabideak, proposamen horiek errealitate bihurtzeko. Zoru Kutsatuen Plana baliabide horien artean kokatzen da. Naiderrek parte hartu zuen elaborazioan eta diseinuan. Sustatzailea: … Leer mas »

Kudeaketa eta akonpainamendu estrategikoa Bizkaia Agentziaren abiakuntza prozesuan: Xede Talentuak Erakartzeko.

Bizkaia: Xede ekimen publiko pribatua da Bizkaiko Foru Aldundiak gidatutakoa, non Lurraldearen Unibertsitateek, zentro teknologikoek eta enpresa nagusiek parte hartzen duten. Ekimenaren helburua da talentudun pertsonak Bizkaira erakartzea. Eginkizunak izan ziren, agentziaren zuzendaritzari laguntzea agentzia martxan jartzeko beharrezkoak ziren zereginetan: marko estrategikoaren definizioa, pertsonen aukeraketa eta haien funtzioen bideratzea eta ekintzen harmonizazioa euskal zientzia eta … Leer mas »

Creación e implantación de BAI Agencia de Innovación.

BAI Berrikuntza Agentziaren sorrera, azken urteetan Bizkaian berrikuntza sustapena sistemaren gobernantzan produzitutako erakunde transformazio nagusiena da. Prestatutako zerbitzuak aurretiko analisietan eta Agentziaren osaketarako eta ondorengo bultzadarako erabaki prozesu globalean integratzen dira. Ibilbide horretan nabarmentzen dira, alternatiben analisia eta arrakasta kasuen azterketak, zerbitzuen konfigurazio estrategikoa, eta horien egokitzea enpresen beharrizanetara; hain zuzen, berrikuntza, egituraketa eta giza … Leer mas »

Nodd Capital enpresa inbertsio proiektuaren abiaratzea

Nodd Capital sortu zen zerbitzu plataforma integral gisa. Kapitalaren mobilizazioaren eta akonpainamendu estrategikoaren bitartez, ezagutzan, teknologian eta berrikuntzan intentsiboak ziren enpresak abiatzeko. Nodd Capital funtzionatu zuen enpresa proiektuen inkubagailu gisa, hala nola, merkaturatze fasean zeuden enpresa proiektuak, produktuaren dibertsifikazioaren gaineko enpresa proiektuak edota berposizionamendu enpresa proiektuak. Nodd Capitalek bere baitan hartu zituen Naider proiektuaren markoan … Leer mas »

Ekintzailetasunean ente dinamizatzaile baten sorrera Euskadin.

Euskadi oso lan garrantzitsua egiten ari da enpresa berrien sorrera bultzatzeko. Lan hori bere fruituak azaleratzen ari da Euskadiko Global Entrepreneurship bezelako ikerketetan, non enpresa sortze tasak gero eta gehiago direla erakusten den. Hala ere, egia ere bada gehiago eragin behar dela berrikuntza osagai gehiago duten horietan, ezagutzaren gizartea bultzatzeko. Esparru horretan, presentzia orokorreko enpresa … Leer mas »

Espainia-Euskadi Hautagaitzaren aurkezpena Espalazio Neutroien Europako iturria jasotzeko.

2006ko urrian, Eusko Jaurlaritzak Estatuko Administrazio Orokorrarekin batera, modu ofizialean aurkeztu zuen Espalazio Neutroien Europako Iturria hartzeko hautagaitza Bizkaiko Lurralde Historikoan. Horren abiakuntzarako, aldez aurretik, hautagaitzaren gaineko zuzendaritza, koordinazio, komunikazio eta marketing lana burutu zen. Sustatzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Eusko Jaurlaritza

Euskadiko Politika Zientifikoaren oinarriak.

Euskadiko zientzia sistema indartzeko eta bultzatzeko diseinatutako estrategia, Europako Ikerkuntza espazioaren nodo klabe gisa. Horretarako, beharrezkoa da zientzia igotzea teknologiak lehendabiziko transformazio sozioekonomikoan emandako mailara. Sustatzailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Saila. Eusko Jaurlaritza.