Ingurumen-Marko programak zehazten ditu agente publiko eta pribatuen erantzunak osatuko dituzten epe laburreko eta ertaineko helburuak eta jokaerak, EAEko ingurumen-iraunkortasunaren ibilbidean aurrera egiteko bideratutakoak. 2007-2010 PMAren elaborazio prozesua hainbat alderdietan oinarritu zen; horien artean nabarmentzekoak dira: parte hartze prozesu zabala eta gardena, erabateko ingurumenaren analisi eta diagnostiko globala, eta hausnarketa bat, marko estrategikoa epe luzean eguneratu duena, ikuspegi berri bat garatuz, ingurumenaren eta ikuspegi horretatik sortutako lehentasunei buruzkoa.

  • Sustatzailea: Ingurune eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza