“Arabako Lurralde Historikoan Ureztaketa Esparruetan Ekintzen Definizioa” proiektuan proposatutako Arabako (Euskadi) Lurralde Historikoaren zonalde desberdinak ureztaketara eraldatzearen ondorioak aztertzeko prozesuaren parte gisa, Naiderrek ekintza horien gaineko lehen analisi sozioekonomikoa egin zuen proiektu desberdinen gauzatze lehentasuna ezartzea xede. Horretarako, proiektu bakoitzaren errentagarritasun finantzarioa kalkulatu zen eta proposatutako transformazio faktore sozial eta ingurumenezko aipagarrienen balorazio kualitatiboa egin zen. Emaitza izan zen irizpide anitzeko matrizea eraikitzea, ahalbidetu zuena alternatibak alderatzea irizpide ekonomikoetan, sozialetan eta ingurumenezkoetan oinarrituta. Etorkizuneko proiektuez gain ureztaketa guneen egungo egoera ebaluatu zen (azpiegiturekin eta azpiegiturarik barik). Halaber, ebaluatu zen Arabako Lurralde Historikoan gauzatze fasean dauden ureztaketa guneak.

  • Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza