Euskadi oso lan garrantzitsua egiten ari da enpresa berrien sorrera bultzatzeko. Lan hori bere fruituak azaleratzen ari da Euskadiko Global Entrepreneurship bezelako ikerketetan, non enpresa sortze tasak gero eta gehiago direla erakusten den. Hala ere, egia ere bada gehiago eragin behar dela berrikuntza osagai gehiago duten horietan, ezagutzaren gizartea bultzatzeko. Esparru horretan, presentzia orokorreko enpresa berritzaileen sorrerari erabateko babesa emateko erreminta diseinatu zen; hartara, Euskadiko aberastasun eta berrikuntza motorra izateko. Horretarako, Euskal Zientzia Teknologia eta Berrikuntza Sarean aukeren araketa prozesua zehaztu da, baita proiektuen balioztatzea eta prestatzea ere, ondoren inbertsore publiko eta pribatuen aurrean aurkezteko, coaching zerbitzu berezituen bitartez. Erreminta horrek ahalbidetuko du Euskadin sortzea enpresa berritzaileenak, globalki lehiakorrenak, eta garapen azkarrekoak.
- Sustatzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Eusko Jaurlaritza.







