Guadalmedina Proiektua

Malagako Guadalmedina errekaren hiri birformulazioa egiteko eta Hiriko garapen ereduan integratzeko ideia lehiaketa. Proposamen hori Malagako CIEDES Fundazioaren ekimenari aurkeztua izan da. Alegia, Malaga hirian Guadalmedina ibaia integratzearen aferari behin betiko soluzioa emateko ideien lehiaketaren sustatzaileari. Naiderreko proposamenean parte hartu zuten arkitekto talde batek eta hirigintza esparruko, ekononomia arloko, esparru sozialeko eta ingurumen arloko profesionalek. … Leer mas »

“Kanpo-efektu sozioekonomikoak eta ingurumenezkoak zein uraren diru-laguntza emateak eragindako kostu soziala. Uraren prezio erreala” hitzaldia. Asmoz Fundazioaren “Agua y Territorio” kurtsoari dagokiona.

“Agua y Territorio” seigarren modulu honetan erreparatu genion, ikuspuntu ekonomiko batetik, uraren analisiari. Horretarako, ura ondasun ekonomiko gisa aztertu zen, beste ondasun pribatuetatik desberdina dena eta konplexutasun maila handia duena. Biagarrenez, uraren ezaugarri oinarrizko bat garatu zen, kanpo-efektuak hain zuzen ere, uraren erabilerak eragiten dituen ez desiratutako efektuak, ez bakarrik hirugarrenen gainean, baita ingurugiroaren gainean … Leer mas »

Aldaketa klimatikoaren inguruko sustatze eta sentsibilizazio arloko dokumentazioa.

Aldaketa Klimatikoaren politika eta haren gauzatzearen inguruko ekintzak babestuak izan behar dira komunikazio lan sendoarekin, herritarrei hurbiltzeko Eusko Jaurlaritzak gaiaren inguruan egindako lana. Beharrezkoa da baita ere, sentsibilizazioa etengabe lantzea, aktore ekonomiko, sozialak eta instituzionalak kontziente izateko aurrera eraman beharreko ekintza bateratuaz eta koordinatuaz, hartara, aldaketa klimatikoaren arazoari heltzeko. Naiderrek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, … Leer mas »

Biodibertsitate eta enplegu Europako Estrategia: formakuntza behar zehatzak, enplegua handitzeko eta estrategian definitutako helburuak lortzeko.

Azterketak lan merkatuaren gaineko onurak aztertzen ditu (enplegu berriak eta jada existitzen direnak), biodibertsitate Europako estrategian definitutako helburuen lorpenera lotuta daudenak, eta enplegu horiek eraginkorrak egiteko beharrezkoak izango diren trebetasun motei eta konpetentziei loturikoak. Horrez gain, azterketak honakoa zehazten du: egun, beharrezko formakuntza programak eskaintzen diren aztertzea, europarrei Europako kapital naturalaren babesari lotutako lana aurkitzera … Leer mas »

Eusko Jaurlaritzako aldaketa klimatikoaren estrategiaren inguruko laguntza teknikoa

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, zenbait proiektu eta ekimen mobilizatzen eta koordinatzen ditu, era bateratuan, Euskal Autonomia Erkidegoko aldaketa klimatikoaren estrategia eratzen dutelarik. Prozesu horretan, Naiderrek, aldaketa klimatikoan aholkularitza aditua eskaini du, Aldaketa Klimatikoaren Legea edota karbono aurrekontuak bezalako ekimenen gauzatzea eta zabalkuntza babesteko. Era berean, Naiderrek, Saileko lanaren bileren prestaketan … Leer mas »

Marco Ambiental Programa. 2011ko handitzea

Ingurumeneko planifikazio estrategikoaren dokumentua, non ingurumeneko esparru nagusietako lehentasunak, helburuak, jokaera lerroak, eta ekintzak jasotzen diren. Hirugarren PMA da Euskadiko ingurumen planifikazioan erreferentzia txostena. Sustatzailea: IHOBE, Ingurumen Kudeaketako Elkarte Publikoa. Eusko Jaurlaritza.

Automobilgintza Sektorearen inguruan Laguntza Teknikoa.

Proiektuan, Espainian Automobilgintza sektoreko negozio aukeren bost oharren identifikazioa eta elaborazioa egin zen, hartara, atzerriko inbertsio bilatzean oinarria izateko. Naiderrek aukera horiek identifikatu zituen eta Invest in Spain bitartez hedatzeko beharrezko materiala garatu zuen. Aukeren hautaketa, Espainiako merkatu joeren existentzian eta gaitasun berezietan oinarritzen da. Sustatzailea: INVEST IN SPAIN