“Agua y Territorio” seigarren modulu honetan erreparatu genion, ikuspuntu ekonomiko batetik, uraren analisiari. Horretarako, ura ondasun ekonomiko gisa aztertu zen, beste ondasun pribatuetatik desberdina dena eta konplexutasun maila handia duena. Biagarrenez, uraren ezaugarri oinarrizko bat garatu zen, kanpo-efektuak hain zuzen ere, uraren erabilerak eragiten dituen ez desiratutako efektuak, ez bakarrik hirugarrenen gainean, baita ingurugiroaren gainean ere. Jarraian, urak dituen ezaugarriengatik integratutako kudeaketa eredua aurkeztu zen, hornikuntza, iraunkortasuna eta baliabidearen kontserbazioa ziurtatzen duena. Kudeaketa hori aurrera eramateko, batez ere, erabilgarri zeuden baliabide ekonomikoak hartu ziren kontuan, zehazki, uraren eskubideen prezioei eta merkatuei erreferentzia eginez. Azkenik modu laburrean birpasatu zen, Uraren Testuinguru Zuzendaritzan jasotako, Europan ura gestionatzeko politiken orientazioa.
- Sustatzailea: Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa







