Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, zenbait proiektu eta ekimen mobilizatzen eta koordinatzen ditu, era bateratuan, Euskal Autonomia Erkidegoko aldaketa klimatikoaren estrategia eratzen dutelarik. Prozesu horretan, Naiderrek, aldaketa klimatikoan aholkularitza aditua eskaini du, Aldaketa Klimatikoaren Legea edota karbono aurrekontuak bezalako ekimenen gauzatzea eta zabalkuntza babesteko. Era berean, Naiderrek, Saileko lanaren bileren prestaketan parte hartu du, gaiaren nazioarteko joerei buruzko txostenak burutu ditu, eta etengabeko informazio eta alerta zerbitzua eskaini du, Euskadin eragin zezaketen aldaketa klimatikoaren nazioarteko politikaren gaineko azken albisteen ingurukoa.

  • Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza.