Asturiasko Pabilioia Expo Zaragoza 2008an

Asturiasko Pabilioiaren aurreproiektua garatu zen Expo Zaragoza 2008an, ATMc Arkitektura Estudioarekin eta Imaginaimagen ikus-entzunezko komunikazio enpresarekin lankidetzan. Aurreproiektu horrek irabazi zuen ideien lehiaketa. Naiderrek parte hartu zuen pabilioiaren hari-argumentalaren eginkizunean, eta proiekzio sistema sofistikatu baten bitartez, erakutsiak izango ziren lau bideoen gidoia sortzeko beharrezko edukiak hornitu zituen. Halaber, Naiderrek idatzi zituen erakustokiaren ibilbidean izango ziren … Leer mas »

Ekintzen Memoria IHOBE 2006-2007

IHOBE 2006-2007ren ekintzen memoriak suposatzen du beste pausu bat elkarte publiko hori murgilduta dagoen eginkizun guztien difusiorako eta komunikaziorako. Naiderrek proiektuan parte hartu zuen modu bizian, dinamikoan eta atseginean, sintetizatuz eta burutuz erakutsi beharreko edukiak. Hori guztia diseinu grafikoko taldearekin etengabeko lankidetzan egin zen. Emaitza da memoria oso bisuala, non emaitza zehatzak erakusten diren IHOBEk … Leer mas »

Energia aurreztearen eta eraginkortasun energetikoaren Laguntza programen egokitasuna, mikroenpresetara eta egoitza sektorera bideratutakoa.

Motibazioen eta itoguneen identifikazioa aurrezte eta eraginkortasun energetikoan neurri arrakastatsuak martxan jartzea zailtzen dutenak, Vitoria-Gasteizko udalerriaren mikroenpresetan eta egoitza sektorean. Horrez gain, azterketa honek eraginkortasun energetikoa sustatzeko eta babesteko programa diseinatu zuen, udalerrian antzemandako berezitasunak kontuan hartuta. Sustatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala

Eraikuntzaren hondakinen kudeaketa sektorearen analisia

Analisi esploratzailea Euskadiko eraikuntzaren hondakin kudeaketa sektorearen erregulazio eta konpetentzia markoaren inguruan. Lanaren emaitzak bezeroari ahalbidetzen zion administrazioaren aurrean kokatzea eraikuntza eta eraisketa hondakinen kudeatzaile baimendu gisa, hartara, justifikatutako erabaki estrategikoak hartzea ahalbidetzen zion sektorearen gaineko ikuspegi zabala izateko. Naiderren laguntza honakoa hartzen zuen bere baitan: marko legalaren eta teknologikoaren analisia, inplikazioak RCDen kudeaketa negozioa … Leer mas »

Tuterako Mugikortasun Plana

Tuterako udalerriko (Nafarroa) Estrategia eta mugikortasun plan jasangarriak, trafiko zein garraio publikoaren eta oinezko mugikortasunaren sustapen jarduerak hartu zituen bere baitan. Baita ingurumenezko izaerazko kontuan izan beharrekoen sustapena ere, aldaketa klimatikoaren, zarataren edota aireko kalitatearen eraginez sortutako inpaktuak gutxitzeko. Naiderrek, gainera, ingurumen ebaluatzaile gisa aritu zen Planaren definizio fasean proposatutako eszenatoki desberdinetan. Sustatzailea: Tuterako Udala

Vitoria-Gasteizko Ingurumen Estrategia 2020

Vitoria-Gasteiz iraunkortasuneko udal estrategian ibilbide oparoa egiten ari da. Horri esker ingurumen esparruan erreferentziazko hiria bilakatu da. Hobetzeko ahaleginean, Vitoria-Gasteizko Udalak ingurumen estrategia elaboratzea pentsatu zuen epe luzean, eta horretarako Naiderren laguntza jaso zuen. Hartara, Naiderrek proiektuaren baitan hainbat jarduera garatu zituen: parte-hartze prozesu zabalaren diseinua eta dinamizazioa, estrategia dokumenturako ekarpenak egiteko; udal ingurumen estrategian … Leer mas »

Aldaketa Klimatikoaren arintze eta egokitze ekintzak euskal udalerrietan

Hiritarrenganako duten gertutasunagatik eta Agenda Lokal 21aren diseinuan eta ezarpenean izandako inplikazioagatik eta ibilbideagatik, udalerriek, oinarria izan behar dute hiritarren sentiberatasuna eta ardura berrindartzeko, ingurumenaren babesean eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan. Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka-politikak ezartzeko ezinbesteko eragileak direla sinestarazita, emisioak gutxitzeko ekintzak identifikatu dira; aldaketa klimatikora egokitzeko eta kudeatzaile lokalei gida eta eredu gisa … Leer mas »

Energia Berriztagarriaren Estrategia Araban

Aldaketa Klimatikoa, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien zabalkuntza gero eta gehiago ikusten dira lehiakortasun, ekintzailetasun eta enplegu faktore gisa. Era berean, ondare naturala babesteko beharrizanak erronka berriak proposatzen ditu, sistema naturalen errekerimenduen eta mugen ekintzak egokitzeko. Helburua da aurrera egitea hausnarketa eta planifikazio estrategikoan 2020. urterako gutxi gora- behera, Araban Energia Berriztagarriak sustatzeko, garatzeko eta … Leer mas »

Asistentzia Teknikoa Kantabriako Iraunkortasun lokaleko Adierazle Sistemaren Gida Metodologikoa egiteko

Kantabriako Ingurumen Sailak bultzatu du Tokiko Agenda 21en ezarpena, ingurumen kudeaketa baliabide gisa, iraunkortasunerako bidea errazteko. Kantabriako Iraunkortasun Sare Lokalaren sorrerak lagundu du prozesu horiek indartzen, eta sareak emandako lehen pausuetako bat izan da Kantabriako udalerrietarako iraunkortasun adierazle sistema bat diseinatzea. Jarraipen panel horren zehaztapena lan talde baten laguntzarekin egin da, sarearen kideez osatutakoa. Lana … Leer mas »

Biodibertsitate- behatokiaren sorrera Araban

Foru Aldundiak, egun, informazio eskerga du foru-lurraldearen ekosistemen, floraren faunaren, babestutako espazio naturalen, paisaia berezienen, eta abarren inguruan. Beharrezkoa da informazio hori guztia gero eta modu eraginkorragoan kudeatzea, hartara, momenturo ezagutzeko Foru-Lurraldearen sistema naturala eta paisaia-multzoa osatzen duten elementu nagusiak, beti ere honako helburua xede: paisaiaren eta biodibertsitatearen kontserbazioan aurrera egiteko kalitatezko informazioa edukitzea. Proiektuaren … Leer mas »