Hiritarrenganako duten gertutasunagatik eta Agenda Lokal 21aren diseinuan eta ezarpenean izandako inplikazioagatik eta ibilbideagatik, udalerriek, oinarria izan behar dute hiritarren sentiberatasuna eta ardura berrindartzeko, ingurumenaren babesean eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan. Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka-politikak ezartzeko ezinbesteko eragileak direla sinestarazita, emisioak gutxitzeko ekintzak identifikatu dira; aldaketa klimatikora egokitzeko eta kudeatzaile lokalei gida eta eredu gisa balio izateko; hain zuzen, udal sektore desberdinetan praktikan jarriak izan daitezken ekintza moten inguruan. Identifikatutako neurri moten artean (energia berriztagarriak, energiaren erabilera arrazionala eta sentiberatasun ekintzak), koste/eraginkortasun balorazioa etengabeko jarduera izan da ekintzak leheneste horretan.
- Sustatzailea: IHOBE, Ingurumen Kudeaketa Elkarte Publikoa. Eusko Jaurlaritza.







