Foru Aldundiak, egun, informazio eskerga du foru-lurraldearen ekosistemen, floraren faunaren, babestutako espazio naturalen, paisaia berezienen, eta abarren inguruan. Beharrezkoa da informazio hori guztia gero eta modu eraginkorragoan kudeatzea, hartara, momenturo ezagutzeko Foru-Lurraldearen sistema naturala eta paisaia-multzoa osatzen duten elementu nagusiak, beti ere honako helburua xede: paisaiaren eta biodibertsitatearen kontserbazioan aurrera egiteko kalitatezko informazioa edukitzea. Proiektuaren helburua izan da etorkizuneko Arabako Lurralde Historikoaren Biodibertsitate eta Paisaia Behatokia martxan jartzea ahalbidetuko luketen ondorengo alderdiak jorratzea: misioa identifikatzea eta artikulatzea, fundazio helburuak, helburu operatiboak, jardunbideak eta egutegia zein mugarriak.

  • Sustatzailea: Arabako Foru Aldundia.