Ekintza publikoak babesten eta kudeatzen, Euskadiko I+G+B politika gaietan

Eusko Jaurlaritzako Teknologia Zuzendaritzari erabateko asistentzia teknikoa, haren jardueraren planifikazioan, kontrolean, jarraipenean eta difusioan; baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana ezartzetik eratorritako ekintzetan ere. Etengabeko aholkularitza lana da zenbait esparru betetzen dituena: lehenik, Zuzendaritzako arduradunen babes esparruetara bideratutakoak; zehazki, haien barne ekintza multzoak edota hirugarrenekin lotutako ekintzak; baita prestakuntza zereginak ere. Halaber, Zuzendaritza horrek agente … Leer mas »

TIC Erremintak Euskal Enpresan

Naiderrek eremu-azterketa burutu zuen, euskal ETE industrialaren iritzia sakonago ezagutzeko, erreminta horien aukeraketa zailtasunaren inguruan, haien beharrizanetara egokitzearen inguruan, eta emaitzekiko asebetetasunaren inguruan. Eremu-azterketa horrek, ebaluazio objetiboko erremintak euskal ETEaren esku jartzeko zegoen beharrizanak ezagutzeko balio izan du, enpresa kudeaketarako, zerbitzuetarako zein baliabideetarako IKT soluzioak aukeratzeko. Sustatzailea: Bizkaia enpresa digitala TECNALIA

SmartCity Expo & World Congress

Komisariadutzaren proiektua eta edukien elaborazioa FIRA-Bartzelonako Azokak antolatutako Smart City Expo World Congresseko biltzar argitarapen digitaletarako. Biltzarra egin baino hilabete batzuk lehenago, Naider FIRArekin lankidetzan aritu zen, biltzarrean landu beharreko edukiak identifikatzen eta informazio aipagarria identifikatzen. Horretarako, informazioa antolatu eta analisi albisteak eta artikuluak erredaktatu zituen newsletterretan eta biltzarreko web orrialdean publikatzeko, biltzarrera bertaratuko zirenentzat … Leer mas »

EQUIciuDAD kongresuaren mahaietako batean parte-hartzea.

EQUIciuDAD kongresuan parte hartzea, 2011.urteko abenduaren 14an eta 15ean. Donostian ospatu zen ekitaldia eta UPV/EHUko errektoretzak antolatu zuen. Naiderrek Manu Fernandezen parte hartzearekin kongresuan kolaboratu zuen hizlari gonbidatu gisa, maha-inguruetako batean, hiri iraunkortasunarekin lotutako azken nobedadeak aztertzera bideratutakoa hain zuzen ere. Sustatzailea: UPV/EHU

Deustuko Unibertsitateko, ikerkuntza arloko, antolaketa sistema baten eta doktore kontratazioen finantzazio iraunkorreko sistema baten diseinua.

Deustuko Unibertsitateko zuzendaritza eta kudeaketa ikerketa taldeari babesa, ildo estrategikoen diseinuan haren ikerkuntza taldeak bultzatzeko. Lanean aztertzen dira masa ikertzailea eta emaitza ekonomikoak zein zientifikoak. Halaber, jarduerak eta baliabideak proposatzen dira, ikerkuntza arloan, Deustuko Unibertsitateko helburu estrategikoekin lerroko emaitzak optimizatzeko. Sustatzailea: Deustuko Unibertsitatea

Gipuzkoa+20 hasunarketa prozesu estrategikoa

G+20 prozesua, Gipuzkoako Foru Aldundiako Bulego estrategikoak bultzatutako lurralde hausnarketa ariketa izan zen, eta epe luzean estrategia bat definitzeko bideratuta zegoena, etorkizunerako akzio dinamika proaktiboa bat sortzera zuzenduta, Gipuzkoako sare sozialetik eta ekonomikotik hasita, eta sare instituzionala ere baitan hartuta. Naiderrek prozesuak iraun zuen hiru jardueretan lan egin zuen (2008-2009-2010) zenbait ekintza aurrera eramanez. Laguntza … Leer mas »