G+20 prozesua, Gipuzkoako Foru Aldundiako Bulego estrategikoak bultzatutako lurralde hausnarketa ariketa izan zen, eta epe luzean estrategia bat definitzeko bideratuta zegoena, etorkizunerako akzio dinamika proaktiboa bat sortzera zuzenduta, Gipuzkoako sare sozialetik eta ekonomikotik hasita, eta sare instituzionala ere baitan hartuta. Naiderrek prozesuak iraun zuen hiru jardueretan lan egin zuen (2008-2009-2010) zenbait ekintza aurrera eramanez. Laguntza hori, lehenengo momentuan, G+20 prozesuaren mapa baten garapena izan zen, prozesuen eta zereginen kronograma zehaztua zuena. Halaber, oinarrizko beharrezko dokumentuen elaborazioa egin zen. Bigarrenez, G+20 prozesuaren koordinazio orokorra burutu zen, betebehar guztiak, mugarriak, gertaerak, aurkezpen ekitaldiak, jardunaldiak, dokumentuen elaborazioa edota komisioen sorrerak aurreikusitako epeetan modu egokian garatzen zirela ziurtatuz. Hirugarrenez, Naiderrek, sortzen ari ziren edukien koherentziaz ere arduratu eta prozesuaren azken emaitza erredaktatu zuen, Gipuzkoa 2020-2030 estrategia hain zuzen ere. Horretan, Gipuzkoako lurraldearen etorkizuneko eboluzioa baldintzatzen duten megatendentziak aztertu ziren, baita Gipuzkoako gizarteari zein haren eragile publikoei eta pribatuei proposatutako eraldaketak finkatu ziren, hurrengo bi hamarkadetan egitekoak.Linka: http://www.estrategiag20.net

  • Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.