Bilboko Merkataritza Ganberarekin batera, Naiderrek nazioarteko topaketa antolatu zuen World Economic Forumarekin (WEF) eta London School of Economicsarekin (LSE) batera. Ekitaldia, Bilbon, 2009.urteko maiatzaren 19an ospatu zen. Topaketa, egunean zehar bi saiotan banatu zen, eta Espainian lehen aldiz publikoan Global Information and Technology (GIT) Report 2008-200ko emaitzak jendeaurrean aurkeztea ahalbidetu zuen. WEFak agitaratutako txostenak 134 herrialdeen jarduera teknologikoa aztertzen zuen, IKTen erabilera eta garapen ekonomikoaren arteko bateratasunak agerian utzita. Euskalduna Jauregian ospatutako goizeko saioan eta enpresa eta erakunde esparruko ordezkariei soilik bideratuta zegoena, Irune Mila WEFeko Senior Economistak WEFeko txostenaren emaitzak aurkeztu zituen, Espainia, Europako beste herrialde batzuekin eta AEBarekin konparatuz. Saio horretan bertan, Carsten Sorensen irakasleak, IKTetan eta LSE mugikortasunean adituak, bere unibertsitateko ikerketa baten emaitza aurkeztu zuen enpresetan teknologiak erabiltzearen ingurukoa. Beste alde batetik, Iñaki Barredok, Naiderreko sortzaile bazkideak, Euskadin lehiakortasunaren eta teknologiaren arteko erlazioetaz hitz egin zuen. Saioaren amaieran eztabaidarako tartea zabaldu zen parte hartzaileen artean. Arratsaldeko saioa, publiko zabalago batentzat bideratutakoa, Guggenheim museoko Auditoriumean ospatu zen eta Globlal Information and Techonology Reporteko emaitzen zabalkundean zentratu zen. Bilboko alkate Iñaki Azkuna Jaunak eman zion bukaera jardunaldiari.

  • Sustatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera.