2000/60 CEE Uraren Marko Zuzendaritzak jokaera marko komunitarioa ezartzen du uren politika esparruan. Horrek iraulketa garrantzitsua suposatzen du uraren kudeaketa eta planifikazio oinarrietan, baliabide hidrikoekin erabilera iraunkorran eta errespetagarrian oinarrituta daudenak. Ingururumen helburuak lortzeko, Zuzendaritzak zenbait mekanismo eta baliabide ekonomiko ditu; hala nola, kutsatzen duenak ordaintzen duela irizpidea, aplikatu beharreko neurrien kostu eraginkortasuna aztertzea eta uraren prezio politikak. Baliabide horiek aplikatzearen aurrepausu gisa, zenbait ikerketa egin dira; esaterako, “ur zerbitzuen analisi ekonomikoa EAEn” eta “Ur erabileren karakterizazio ekonomikoa EAEn”, hartara, informazio nahikoa izateko “Uraren Marko Zuzendaritzaren 5 eta 6 Artiuluei dagokion txostena” burutzeko. Halaber, oinarriak finkatu ziren EAEko ur masen egoera ekologiko ona lortzeko, proposatutako neurrien kostu eraginkortasunaren analisia egitea xede.
- Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza.







