Aldaketa klimatikoaren ondorio posibleei buruzko ezagutza handiagoak areagotu du uraren sistemarekin erlazionatutako alderdi orotan egokitze neurriak hartzeko urgentzia. Tenperatura globalaren areagotzetik eta prezipitazioen alterazio eta posible gutxitzetik eratorritako inpaktuen aurreikuspena burutu zen honakoak garatuz: lehenik, Euskadiko serie klimatologikoen analisia, hidrologia edota uraren erabilera eta erabiltzaileak bezalako alderdi klabeetan atentzio berezia jarrita. Horrez gain, berrikusi ziren Euskadiko eremu geografikoan aldaketa klimatikoaren eraginari buruzko azken ikerketa zientifikoak, tenperaturen eta prezipitazioen aldaketa aurreikuspenei jaramon eginez. Horien arabera identifikatu dira baliabide hidrikoak jasango dituzten inpaktu nagusiak.

  • Sustatzailea: Ingurune eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza