Lan lerroak eta egokitze eginkizunak proposatu ziren ur azpiegituretan aurreikusitako inpaktuak eta antzemandako urrakortasunak gutxitzera bideratutakoak, Meterologia Institutu Nazionalaren iragarpenak kontuan hartuta. Horrez gain, aurrera eraman zen egokitze lerro zehatzak identifikatzeko azterketa bat. Egokitze lerro zehatz horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko uraren azpiegitura zehatzen ikerketatik eratorritakoak ziren. Halaber, eskakizunaren kudeaketara bideratutako jarduera lerroak ezarri ziren: sareen eraginkortasuna, eskakizunaren kudeaketa sektore desberdinetan, informazio jokaera, sentsibilizazioa eta hezkuntza eta monitorizazio sistemaren hobekuntza.

  • Sustatzailea: Uraren Euskal Agentzia