Tecnalia. Research and Innovationeko (www.tecnalia.com) estrategia korporatiboaren prozesuari babesa, haren integrazio eta fusio prozesuan zehar. Tecnalia Research & Innovation Euskadiko zortzi zentro teknologikok, erakunde bakarrean integratu izanaren emaitza da, zenbait teknologiekin eta industriarekin lotutako ezagutza esparruetan espezializatutakoak: Labein, 1955. Inasmet, 1962. Robotiker, 1985. Fatronik, 1986. Cidemco, 1988. ESI, 1993. Leia, 1995. Euve, 1999. Tecnalia Research & Innovation Espainian lehena den eta Europan bostgarrena den Aplikatutako Ikerkuntza pribatuko Zentroa da. Kualifikazio altuko 1.450 pertsonen taldeak osatzen duena, eta 125 milioi euroko fakturazioa duena.
Naiderrek, fusio prozesuaren arduradunekin lankidetzan, estrategia korporatiboaren zehaztapenean parte hartu zuen, hartara, integrazio korporatibo proposamenari euskarri teknikoa eta koherentzia emanez. Babes ekintzek, orduan independienteak ziren zentro teknologikoen zuzendarien arteko parte hartze tailerrak eta materialen eta txostenen prestaketa nahasten zituzten. Ondorioak eta proposamenak adosmen korporatibo txosten batean islatu ziren.
- Sustatzailea: Tecnalia. Research and Innovation







