Talentuak eskuratzeko eta eusteko programaren zehaztapena Euskadin, ondorengo helburuekin:
1. Gradu-ondoko kurtsoak egiteko nazioarteko ikasle onenak euskal unibertsitateetara erakartzea.
2. Enpresa euskaldunetan nazioarteko talentuak sartzen erraztea, unibertsitateen eta bertoko ekonomia sarearen arteko lankidetzaren bitartez.
3. Euskal enpresa kultura nazioartean zabaltzera laguntzea profesional horiek Euskadin formakuntza eta profesional esperientzia bukatzen dutenean.
Proiektua fase desberdinetan burutu izan da. Lehenik eta behin, enpresa euskaldunek zituzten beharrizanen aldez aurretiko ikerketa, giza baliabideei eta graduondoko tokiko eskaintzari dagokionez. Bigarrenez, antzeko ekimenak zituen nazioarteko benchmarkinga, talentuaren erakartze eta mantentze etorkizuneko programaren jokabide lerro nagusien definizioan. Azkenik, kontraste saio bat, aukeratutako enpresa batzuekin eta euskal Unibertsitateekin.
- Sustatzailea: SPRI







