Proiektuaren helburu nagusia izan da Batutegiko (Sumatra-Indonesia) zonaldea kontserbatzeko mehatxuak babestea eta deuseztatzea. Ohian tropikal euritsua duen zonaldea da, jatorri primariokoa, eta biodibertsitatean balore handia duena, eta baliabide hidriko garrantzitsua dena inguruan. Proiektua garatzeko, Ekopassek IAR Indonesia ONG lokalaren laguntza jaso zuen. Era berean, proiektuak Karmele Llano “Accion y Compromiso 2007” Naider saridunaren lidergoa jaso zuen, bera izan baitzen proiektuaren aitzindaria. Proiektuaren finantzazio zati handi bat, AECID Garapenerako Nazioarteko Kooperazio Agentzia Espainiarraren funtsatik etorri zen. Agentzia horrek proiektua aukeratu zuen aitzindaria zelako, inpaktu handia zuelako, eta bere erakusle izaeragatik.
- Sustatzailea: Ekopass







