Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 legea otsailaren 18an indarren sartuz geroztik, neurri bateria multzo bat aztertzeko eta ezartzeko beharrizana jartzen da. Neurri bateria horiek modu egokian artikulatuz, ahalbidetuko lukete familia eta lan bizitza adiskidetze egokia eta erreala, Euskal Autonomia Erkidegoko langileriarentzat. Hartara, azterketa bideratzen zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailatik proposatutako neurri zehatzetako bat ebaluatzera. Neurri horrek baliabide eta ekintza egokiak ezartzea zuen xede, EAEko hezkuntza zentroetan indarrean zeuden egutegiak eta ordutegiak malgutzeko, hartara, aipatutako helburuaren lorpena erraztuz.
- Sustatzailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Saila. Eusko Jaurlaritza.







