Proiektua oinarritu zen screening eta benchmarking eginkizunean, puntako osasun sektorearen edota antzeko sektoreen erakundearekin, kudeaketarekin eta politikekin erlazionatutako prozesu berritzaileen inplementazioan, bai esparru nazional zein nazioartekoan. Screening aurreneko faseak, ahalbidetu zuen O+Berrirako interesgarriak diren erakunde eta ekimen multzo zabala detektatzea. Benchmarking fasean zehar, euskal testuingurura transferitu zitekeen ekimen aipagarrienen ezagutzan sakondu zen. Horretarako, identifikatu ziren O+Berriren antzerakoak ziren erakundeen abantaila lehiakorrak. Halaber, negozio ereduetatik eta Espainiako erakunde zein nazioarteko erakunde onenek hartutako estrategietatik ikasi zen.
- Sustatzailea: BIO Fundazioa. Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioen Euskal Fundazioa.







