Leia Zentro teknologikoko (egun Tecnalia Research & Innovationen sartua) Osasun Unitatearen inguruko diagnostikoa zeinaren inputs nagusiak zentroko bertako eragiletatik zetozen, baita horren inguruko beste eragile aipagarrietatik ere, administrazio publikotik, unibertsitatetik, ospitaletatik, eta zentro teknologikoetatik. Horiekin guztiekin elkarrizketa sakonak egin ziren. Jasotako informazioarekin eta Naiderren taldeak egindako azterketarekin, gomendio bateria sortu zen, esparruan eragina zuten zenbait aspektutan, haren orientazio estrategikotik hasita beste aspektu operatibo batzuetara arte, hala nola, produktuak eta zerbitzuak, lankidetza hitzarmenak, pertsonak, e.a. Proiektuaren emaitza honakoa izan da: osasun arloa sektoreko etorkizuneko joeretara birbideratzea, eraginkortasun operatibo irizpidetan oinarritutakoa.

  • Sustatzailea: Leia Zentro Teknologikoa- Tecnalia