Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Euskal Irrati Telebistak sustatutako proiektua. Hiru bloke infografikoz osatutako multimedia materiala da non IPCCaren (Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldea) ondorio nagusiak islatzen diren; modu arinean, dinamikoan, eta didaktikoan azalduta. Material horrek baita ere paseo birtualak azaltzen ditu; horietan, erabiltzaileek, Sahara edota Perito Moreno bezalako inguruak, lurraren historia geologikoan zehar nola aldatzen joan diren ikusteko aukera dute. Zorroztasun zientifikoa bilatuta, Naider zentratu da bloke nagusiak eta infografien argumentu haria definitzen. Baita IPCCak sorrarazitako informazio guztiaren analisian, sintesian eta interpretazioan ere. Informazio horretatik hartu ziren EITBko multimedia materialean azaltzen diren edukiak.

  • Sustatzailea: Euskal Irrati Telebista (EITB)