Naiderrek sustatu zuen ekimen horren helburua izan zen konpromezu orokorra eta alderdi anitzekoa lortzea, Euskal Autonomia Erkidegoan zientziaren eta teknologiaren alde egiteko. Hori izango baitzen beharrezko adostasun baliabidea guztion artean garapen eredu iraunkorra lortzeko, hartara, ezagutzaren alde apustu egiteko, lehiakortasun faktore gisa eta gizarte intelektualki aktiboa den gizartea, kultura eta teknologia aldetik prestatua dauden hiritarrez osatutakoa. Ekimenak bere baitan hartu zituen herrialdeko sistema zientifiko-teknologikoaren, enpresa sistemaren eta gizarte sistemaren buruzagi aipagarriak; hala ere, ez zen gai izan sistemaren eragile multzoari trakzioa egiteko. Ekimenak, bere inguruarekin konpromisoa duten eragile batzuen babesa jasotzea espero du, hartara, erreminta eraginkorra eta erabakigarria izateko Euskadiko etorkizun ekonomikoan, sozialean eta enpresan.
- Sustatzailea: NAIDER







