Deszentralizazio prozesuak konpetentziaren babeserako esparruan ahalbidetu du azken urteetan materia horretako arduradun diren instantzia autonomikoen eraketa. Euskal kasuan, Konpetentziaren Babeserako Euskal Epaimahaia (TVDC) martxan jarri zen 2006ko martxoan. Bada, hainbat baliabide hartu zituen bere baitan azpiegitura eta funtzionamendua antolatzeko hurrengo urteetan. Horien artean, estrategia eta kudeaketa plana nabarmentzen da, baliabide bat zeinaren bitartez hurrengo urteetako jokabidea ordenatzen den, ez bakarrik legeak debekatutako funtzio suntsiarazleak betez; baita ere euskal gizartean sustatuz, konpetentzia librearen kultura eta eragile ekonomiko eta sozialen gaitasunak merkatuan jokatzeko.

  • Sustatzailea: Konpetentziaren Babeserako Euskal Epaimahaia