Txostenak aztertzen du karbono merkatu globalaren eboluzioa 2005-2007 aldian, aparteko arreta eskainiz emisio Europako merkataritzari, alegia, geure ingurunean zuzenean eragiten duenari. Behin aldi hori aztertuta, Europako karbono merkatuak ebaluatzen ditu 2020rako dituen perspektibak, politika energetikoaren esparruan, azken Europako konpromisoak zein izan diren kontuan hartuta. Txostenak bukaeran plazaratzen ditu emisio merkataritzek eta beste ingurumen politika batzuek, karbonoak erakundeen erabaki estrategikoetan duen garrantzia areagotuko duten inguruko ondorioak. Halaber, aholku batzuk ematen ditu erakundeek karbonoari lotutako aukerak aprobetxatu ditzaten.
- Sustatzailea: FCAVN- Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioa.







