Planak, erakundeen eta eragile sozioekonomikoen parte hartze handia izan zuen eta iraunkortasunaren kontzeptua artikulatu nahi izan du zerbitzuen eta produktuen erabileran. Horretarako, beharrezkoa da baliabide naturalen eta material kutsagarrien erabilera gutxitzea, emisio kutsagarriak eta hondakinak ekidituz, eta sakon ezagututa produktu edo zerbitzu baten bizitza ziklo osoa, baliabidea ateratzetik hondakinaren biltze eta tratamendura arte, balore eta kontsumo katearen etapa desberdinetatik igaroz. Dokumentuan deskribatzen dira Euskadiko politika sektorial desberdinetan kontsumo iraunkorra txertatzeko ekintza desberdinak. Modu horretan, posizionamendu estrategiko bat finkatzen da, esperotako ikuspegi bat, helburu eta emaitza batzuk dituena. Horiek guztiak, zenbait ekintza programatan zehazten dira; programa horietarako, baliabide ekonomikoei dagokion mobilizazioa aurreikusi eta zehaztu da.

  • Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza.