Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (CIC) sortzen dira erantzuna emateko berrikuntza euskal sistemaren barnean dagoen barne kooperazio eta konektibotasun beharraren areagotzeari, eta Euskadirako estrategikotzat jotzen diren guneetan, ikerkuntza masa kritiko nahikoa eskuratzeko dagoen beharrari. Ingurumen-Adimeneko CICak (amiGUNE) Euskadiko gaitasun zientifiko-teknologikoak optimizatzeko helburua du, IKTen esparruan Ingurumen-adimen paradigmen ikuspegira bideratuta. Egindako ikerketa, nazioarteko estrategia aipagarrienen analisi sakona eginez abiatu zen, Ingurumen-adimen esparruan, eta konpetentzia horietan Euskadiko egungo egoeraren azterketaren eremuan. Analisi horren ondoren, negozio plan bat aurkeztu zen CIC amiGUNEarentzat Euskadiko testuinguru, zientifiko, teknologiko eta enpresarialera egokitzen zena, eta I+G+B eskaintza egoki posizionatzen zuena Ingurumen-adimen erronkaren aurrean.
- Sustatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia







