Kirolak kokaleku sonatua lortu du azken urteetan. Ez bakarrik osasunerako onuragarria den elementu garrantzitsu gisa, baizik eta ekonomikoki indartsua den merkatu gisa ere bai. Kirolak zenbait sektore eta zerbitzu hartzen ditu bere baitan eta negozio gune geroz eta handiagoa ordezkatzen du, hartara, egun 1,3 milioi europarrei ematen die lana eta 2010ean bi milioi ingururi ematea espero da. 2001ean kirol ekipamenduen eta produktuen salmentek, 37 bilioi euro suposatu zuten(InnoSport, 2007). Proiektu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren (CAPV) sektorearen diagnostiko orokorra garatzen zuen eta arrakasta faktoreak proposatzen zituen berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko. Kirol errendimendu altuaren ikerkuntza ezaugarritu ostean, nazio zein nazioarte mailan eragile nagusiak aztertu ziren, haren produktu eta gune nagusiak ikusgai jarriz. Ondoren EAEko egoera aztertzen da, enpresa eta eragile nagusiak berrikusita. Azkenik, arrakasta faktoreak aurkeztu ziren eta Euskadiko berrikuntza politikarako zenbait aholku sartzen dira.
- Sustatzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Eusko Jaurlaritza.







