G+20 prozesua lurralde hausnarketa ekitaldia izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiako Bulego Estrategikoak sustatutakoa, eta epe luzerako estrategia egiteko. Estrategia hori bideratzen zen ekintza dinamika proaktiboa sortzera etorkizunera begira, Gipuzkoako sare sozialetik eta ekonomikotik abiatuta, haren sare instituzionala barne. Naiderren eginkizuna, prozesuak iraun zuen hiru alditan luzatu zen (2008-2009-2010); horietan zenbait interbentzio egin zirelarik. Laguntza horretan burutu zen, lehendabizi, G+20 prozesuaren mapa baten eginkizuna, prozesu eta betebehar zehatzak zituen kronograma; baita beharrezko oinarriko txostenen elaborazioa ere. Bigarrenez, G+20 prozesuaren koordinazioa egin zen, betebeharrak, mugarriak, ekitaldiak, aurkezpen ospakizunak, jardunaldiak, dokumentuen elaborazioa edota batzordeen sorrera modu egokian eta aurreikusitako epeetan garatzen joaten zela ziurtatuz. Hirugarrenez, Naider arduratu zen sortzen ari ziren edukien koherentzia mantentzeaz. Azkenik, Naiderrek prozesu horren azken emaitza erredaktatu zuen, alegia, Gipuzkoa 2020-2030 Estrategia. Horretan aztertu ziren Gipuzkoako lurraldearen etorkizuneko eboluzioa baldintzatzen duten megajoerak. Halaber, hurrengo bi hamarkadei aurre egiteko, Gipuzkoako gizarteari eta haren eragile publiko eta pribatuei proposatutako beharrezko eraldaketak ezarri ziren. Linka: http://www.estrategiag20.net
- Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia







