G+20 prozesua lurralde hausnarketa egiteko ariketa izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiako Bulego Estrategikoak sustatua, eta epe luzerako estrategia zehaztera bideratutakoa. Bere helburua zen Gipuzkoako sare sozial eta ekonomikotik zein erakunde saretik abiatuta etorkizunerako akzio ekintza proaktiboa sortzea. Naiderren eginkizuna prozesuak iraun zuen hiru jardunalditan luzatu zen (2008,2009,2010), horietan hainbat zeregin burutu zirelarik. Laguntza hori honakoa hartu zuen bere baitan: lehendabizi, G+20 prozesuaren maparen elaborazioa, prozesuen eta eginkizunen kronograma zehatza zuena, baita beharrezko oinarrizko dokumentuen elaborazioa ere. Bigarrenez, G+20 prozesuaren koordinazio orokorra, ziurtatuz, eginkizun, mugarri, ekimen, aurkezpen ekitaldi, jardunaldi, dokumentu lanketa zein batzorde eraketa guztiak jarritako epean garatzen zirela. Hirugarrenez, Naider arduratu zen eratutako edukien koherentziaz. Azkenik, Naiderrek erredaktatu zuen prozesuaren azken emaitza; hots, Gipuzkoa 2020-2030 Estrategia. Horretan, Gipuzkoako Lurraldearen etorkizuneko eboluzioa baldintzatzen duten megajoerak aztertu ziren, eta Gipuzkoako gizarteari eta haren eragile publiko zein pribatuei proposatutako beharrezko transformazioak finkatu ziren, hurrengo bi hamarkadei aurre egiteko. Linka: http://www.estrategiag20.net
- Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia







