Proiektuak laguntza zerbitzua eskaintzen zuen Eusko Jaurlaritzako babes baliabideen antolaketarako eta koordinaziorako, Presentzia Globaleko Enpresa Berritzaileak(EIPG) sortzeko eta dimentsionatzeko. Halaber, esparru horretako laguntzak biltzen zituen programa integrala osatu zen. Eusko Jaurlaritzak momentu horretan bertan bazuen baliabide sorta bat, EIPGen abiatzea eta finantziazioa errazten zutenak: inbertsioa babesteko programak, kredituak, EIPGetan arrisku-kapital funtsak, enpresa teknologiko berriak abiatzeko programak e.a. Bada, proiektu horren helburua zen baliabide horiek bateratzea eta EIPGak sortzeko eta dimentsionatzeko estrategia euskaldun integrala osatzea, programa bakar baten markoan, baliabide horiek guztiak lerrokatuta.

  • Sustatzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Eusko Jaurlaritza