Eusko Jaurlaritzako 2011-2014 (III PMA), III. Ingurumen Esparru Programaren elaborazioa egiteko asistentzia teknikoan parte hartzeaz gain, Naiderrek parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailen parte-hartze eta komunikazio prozesuan. III-PMA erredaktatzeko beharrezko lanekin erabateko koordinazioan, Naiderrek parte-hartze prozesua abiatu zuen erakunde eragileen, gizarte eragileen, enpresari eragileen eta eragile zientifiko-teknologikoen ekarpenak biltzeko helburuarekin. Horretarako, Naiderrek lan saioen planifikazio eta garapen zereginetan lagundu zuen, parte-hartze materialak eginez eta III.PMA hasierako testuen inguruko iradokizunen eta komentarioen txertatzea erraztuz. Horrez gain, komunikazio plan bat diseinatu eta garatu zen, hiritarrak euskal ingurumen politikaren oinarrizko aspektuen inguruan informatzeko eta kontzientziatzeko. Ekintza horiek guztiak ekimen publiko batekin amaitu ziren, azken dokumentua eta horren diseinu editoriala aurkezteko.
- Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza.







