Aldaketa Klimatikoa da hurrengo hamarkadetan nazioarteko komunitateak duen erronka nagusienetakoa. Euskadik ez du nahi izan borroka horretatik at geratu eta bere erantzukizuna gain hartzea erabaki du. Horretarako, Aldaketa Klimatikoaren Euskal Bulegoa sortzea erabaki zuen. Proiektu horrek oinarriak finkatzen ditu bulego horren diseinua egiteko eta martxan jartzeko; beste herrialde batzuetako Ingurumen eta Aldaketa Klimatikoko Agentzien helburuak ebaluatuz eta plan estrategikoa zehaztuz. Baliabide horren bitartez zehaztu zen Aldaketa Klimatikoko Euskal Bulegoaren ikuspegia, betebeharra, helburu estrategikoak, jokaera lerroak, zerbitzuak eta ekintzak. Halaber, hura sortzeko jarraitu beharreko pausu nagusiak zehaztu ziren.
- Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza.







