Naiderrek aztertu du Europako emisio eskubideen merkatuaren funtzionamendua 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera. Honako galderei erantzuna eman zaie: nola funtzionatuko du emisio eskubideen merkatua 2013-2020 aldian? Zeintzuk izango dira aldaketa nabarmenenak 2005-2007 eta 2008-2012 urteekiko? Kaltetutako sektoreei zein nolako kaltea eragingo die? Nola funtzionatuko du Enkanteak? Aldi berean, zenbait lan jardunaldi ospatu dira, emisio eskubideen komertzioak kaltetutako instalakuntza energetikoen eta industrialen arduradunekin, aldaketen oinarriak azaltzeko eta haien zalantza nagusiak argitzeko.

  • Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketako Departamentua. Eusko Jaurlaritza.