Aldaketa klimatikoari aurre egiteko elkartea da, 2005ean Naider proiektuaren testuinguruan sortua. Elkarteari, aldaketa klimatikoarekin sentsibilizatutako erakunde publiko eta pribatuak atxikitu zaizkio. Hasierako helburua zuen berotegi-efektuko gasen gutxitzea, eraginkortasun energetikoen, energia berriztagarrien eta karbono hobien proiektuak bultzatuz. Ekopassek bai partikularrei zein erakunde publiko eta pribatuei eskaintzen die, egunerokotasunean bakoitzak sortzen duten CO2 emisioak ezagutzeko zerbitzu berezitua. Hain zuzen, horiek gutxitzeko hartu beharreko neurrien inguruan aholkatzen du, eta konpentsazio prozesua errazten du, zeinaren arabera partikularrak edo erakundeak aldaketa klimatikoari aurre egiteko proiektuak martxan jarri ditzakete, borondatezko laguntza ekonomikoa eskainita, produzitutako CO2aren baliokidea dena. (www.ekopass.org)

  • Sustatzailea: Naider