Nazioarteko krisi ekonomikoa aukera egokia da, ekonomia eraginkor berri baten sorkuntza sustatzeko, pertsonetan eta haien talentuan oinarritutakoa, karbonoan baxua, eta materialen erabilera, hondakinen sorrera, eta ingurumen kutsadura gutxitzen duten produkzio sistemaduna, ekosistemak babesteko bide gisa. Kontestu horretan, Naiderrek koaderno estrategikoa garatu zuen, non ekonomia berri hori martxan jartzeko klabeak azaltzen ziren, berrikuntza erreferentziazko puntutzat hartuta. Txostenak jarraitu beharreko zenbait lerro estrategiko aurkezten ditu, aldaketa klimatikoaren bezalako erronkei aurre egiteko; talde gutxietsiak eta gero eta handiagoa den adinekoen taldea hartuko lukeen gizarte integratzaileagoa, dinamikoagoa, eta aktiboa lortzeko; eta ingurumenarekin errespetutsuak diren produkzioa eta kontsumoa lortzeko geratzen den bide luzea erdiesteko. Aspektu horien guztien gainean dauden enpresa aukera berriak ere zehaztu ziren, lehiakortasuna eta enplegu sortzea ekarriko dutenak. Era berean, laguntzen dute garapen ekonomiko, sozial eta ingurumenarekiko iraunkorra den eredua eratzen.

  • Sustatzailea: IHOBE, Ingurumen Kudeaketaren Elkarte Publikoa. Eusko Jaurlaritza.