Jada gertatzen ari den aldaketa klimatikoaren aurrean, ezinbestekoa da beharrezko egokitzapenak kudeatzea; alegia, gertatu daitezken inpaktu negatiboak minimizatzea eta suertatu daitezken aukera positiboak aprobetxatzea. Egokitzapenek ahalbidetzen dute aldaketa klimatikotik eratorritako zenbait inpaktu negatiboen kostuak mugatzea eta murriztea, baita aukerak aprobetxatzea ere. Hala ere, egokitzapenek badituzte mugak; aldaketa klimatikoa bortitzago egiten den heinean garatu beharreko egokitzapen neurriak garestiagoak izango dira, eta eraginkortasun gutxiago izango dute. Azterketaren helburua zen identifikatzea eta aztertzea aldaketa klimatikotik eratorritako inpaktu posibleak, Euskadin existitzen ziren ur biltegiratze, banaketa eta saneamendu azpiegituretan. Azken xedea izan zen oinarrizko txosten bat sortzea, erabilgarria izango dena garatu beharreko egokitzapen posibleen inguruko erabakiak hartzeko.

  • Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza.