Aldaketa klimatikoaren ondorioen inguruko ezagutza altuagoak areagotu du uraren sistemarekin erlazionatutako guztiaren inguruko egokitze neurriak eratzeko urgentzia. Tenperatura globalaren areagotzetik eta prezipitazioen alterazio eta posible izan litekeen murriztetik eratorritako inpaktuen aurreikuspena honela egin zen: lehenik, Euskadiko serie klimatologikoen analisia eginda, hidrologiari eta uraren erabilerari eta erabiltzaileei bereziki erreparatuz. Horrez gain, aldaketa klimatikoak Euskadiko gune geografikoan izandako eraginaren inguruko azken ikerketa zientifikoak aztertu ziren, tenperaturan eta prezipitazioan aurreikusita zeuden aldaketei jaramon eginez. Horien arabera, baliabide hidrikoak jasango zituzten inpaktu nagusiak identifikatu ziren. Bezeroa: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailaren Uren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
- Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza.







