Donostiako komertzioetan aurrera eramandako pilotu froga, kudeaketan eta energia aurreztean hobekuntzak sartzeko aukeren inguruan. Zentzu horretan, analisi bibliografikoa egin zen azpisektore bakoitzeko ezaugarri energetiko orokorrak zehaztuz, eta teknologia eta azpisektore kategoriako hobetzeko alternatibak zehaztuz. Bigarren fase batean, energiaren ikuspuntutik beti ere, parte hartu zuten komertzioen egoera aztertu zen. Zentzu horretan, kontsumo puntuak identifikatu ziren, kontsumoak neurtu ziren, aurrera eramandako energia aurrezteko neurriak formulatu ziren, eta azkenik posible ziren hobekuntzak proposatu ziren. Hirugarrenez, aztertu ziren, parte hartu zuten komertzioekin eta lan-mahai baten bitartez, proiektu mota horiek garatzean eta txertatzean sortzen diren oztopo ekonomikoak eta teknikoak. Laugarrenez, proposatu ziren merkataritza sektorean eraginkortasun energetikoaren etengabeko hobekuntzan jarraitzeko aktuazioak.

  • Sustatzailea: Donostia Sustapena –Donostiako Udala-