Naiderreko taldeak garatu du, zegokion landa-lana egin eta gero, ikerkuntzaren ebaluazio estrategikoa Deustuko Unibertsitatean. Hasierako diagnostiko horretatik aurrera, Naiderrek ikerkuntza modelo berria proposatu du, ekonomikoki iraunkorra dena epe ertainean eta laburrean, eta bi oinarri dituena: lehena, ikerkuntza masa kritikoen bilaketa eta berregituraketa, zeharkako ezagutza esparruak eta Unibertsitatean erabilgarri dauden teknologiak aprobetxatuz. Bigarrena, zerbitzu estrategikoen multzo arruntaren artikulazioa. Horrek egindako ikerkuntzari koherentzia ematen dio eta bikaintasunezko ikerkuntza bultzatzen du.

  • Sustatzailea: Deustuko Unibertsitatea

Deustuko Unibertsitatean ikerkuntzarako II. Proposamen Estrategikoa.

Proiektuaren lehen zatiko emaitzetatik aurrera, bigarren fase batek bere baitan hartzen du Deustuko Unibertsitateak lortutako ikerketaren emaitzen transferentzia-sistema antolatzeko proposamena, merkatura bideratutakoa eta gizartera bideratutakoa. Taldeak garatu zuen baita ere ad-hoc finantzazio eredua, denboran iraunkorra dena, ikerkuntzaren sormenerako eta transferentziarako. Halaber, proposatu ziren pizgarri zein adierazgarri multzoa, desiratutako emaitzak lortzeko eta kudeatzeko.

  • Sustatzailea: Deustuko Unibertsitatea