Naiderrek ibilbide luzea du Ciudad Juárezeko (Mexico) Plan Estrategiko Elkarte Zibilarekin lankidetzan. Behin Plan Estrategikoa bukatuta, Ciudad Juárezek proposatutako proiektuak bultzatzeko eta errealitate bihurtzeko erronkari aurre egin behar zion. Prozesu horrek gaitasun estrategiko eta epe luzerako ikuspegi gaitasun handia eskatzen zuen, ezinbesteko lidergo soziala artikulatzeko eta mobilizatzeko, eta hartara, Juárez hiriko komunitateak ekintzak bideratutako norabide horretara fokatzeko. Urteetan zehar Naiderrek oso estuki lan egin du Juárezeko Plan Estrategiko Elkarte Zibilarekin, hiriko proiektu nabarmenen formulazio praktiko, ondorengo garapen, eta jarraipena egiteko metodologia eskainiz. Hain zuzen, laguntzen eta aholkatzen lehentasun pautak eta ekintza gakoak ezartzeko. Halaber, jardueren formulazioan zein jardueren abiakuntzan laguntza eskaini zen, kapital sozialaren eraikuntzara bideratutakoa. Horren adibide garbia da 2006 urtean zehar garatutako “Juárez Avanza Azoka”.
- Sustatzailea: Ciudad Juárez Plan Estrategiko Elkarte Zibila







