Naiderrek aktiboki parte hartu du profesional azkarrak Euskadira mobilizatzeko eta erakartzeko ekimenetan. Zentzu horretan, aurrera eramandako jokabide bat izan zen proiektu pilotu bat diseinatzea “Business Talent Country” talentudun profesionalak erakartzeko estrategia zabaltzeko. Proiektu pilotua hiru ardatzen inguruan egituratzen zen: lehena, zerbitzu bat eskaintzea, enpresei ahalbidetzen ziena nazioarteko talentu profesional gazteak ekartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako graduondoko edota master praktikak eginez. Bigarrena, eraldaketa enpresan nazioarteko adituak erakartzea, aldaketa prozesuetan zeuden enpresak babesteko. Eta azkenik, zenbait esparrutan sustapena eta difusioa egiteko ekintza desberdinen burutzea.

  • Sustatzailea: SPRI