Sorrera, garapena eta kudeaketa estrategikoa Bilboko hautagaitzarena Espolazio Neutroien Europako Iturria jasotzeko. Hiru urte baino gehiagotan Bilbo, Europako beste egoitza posible batzuekin lehiatu zen eremu zientifiko-enpresariala eraikitzeko eta dinamizatzeko, mundu mailako instalazio zientifiko baten inguruan: Espalazio Neutroien Europako Iturria. Prozesu guztian zehar zenbait porposamen eta ekimen garatu ziren, ahalbidetu zutenak Bilbo ekimenaren azpi-egoitza zientifikoa izatea.
Aurrera eramandako ekintza nabarmenetariko batzuk honakoak izan ziren:
• Teknika neutronikoetan Ezagutza Komunitatearen garapena.
• Gai horretan Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentro bat martxan jartzea
• Enpresa barruti baten definizioa, Zientzia Handiko azpiegitura batek enpresa sareari eskaini ditzaken aukera industrialak aprobetxatuko zuena.
• “Zinsli Txostena” izenekoaren garapena, Ikerkuntza Azpiegituretarako Foro Estrategikoko(ESFRI) Zinsli Batzordearentzat eginikoa.
• Site Review Group (SRG) eskudunaren bisitaren gainbegiratzea eta akonpainamendua, Bilboko hautagaitzaren egokitasunaren behin betiko eta in situ-ko balorazioa egiteko.
• Zenbait ekintza nazioarte mailan euskal hautagaitza indartzeko, tartean zeuden zenbait administrazioen eragile instituzionalak mobilizatuta, baita zientzia, teknologia eta Euskadiko, Espainiako, eta Europako enpresaritza eragileak mobilizatuta ere.
Naiderren eginkizunak izaera multilaterala izan zuen ESS-Bilbao Partzuergoari (hautagaitzaren kuadeaketa organo gorena) euskarri teknikoa, estrategikoa eta komunikazio korporatibokoa emanda. Hautagaitzaren dinamizazioari euskarri ematea, modu etengabean luzatu zen zenbait ekintza aurrera eramanez 2007tik 2009ra. Azken urte horretan agintari zientifikoek aukeratu zuten Lund ESSaren egoitza izatea, hartara, Bilbo geratu zen ekimenaren azpi-egoitza gisa, hiriari atxikituta geratuta esperimentazio laborategi garrantzitsua.

  • Sustatzailea: ESS-Bilbao Partzuergoa