(CE) 1774/202, 2002ko urriak 3ko (CE) Arautegia indarrean sartu zenetik, animalien azpiproduktuen xedatzeak eskakizun askoz ere zorrotzagoak jasan behar izan ditu. Arau horiek EB osoan aplikatuak izan daitezke 2003ko maiatzaren 1etik aurrera. Azterketa ekonomikoa burutu zen arautegian karakterizatutako animalietatik eratorritako azpiproduktuen sortze eta kudeatze ekintzen inguruan. Azterketa horretan, prozesuaren ezaugarriak, kostu alderdiak eta inplikatutako eragileen artean izandako banaketak aztertu ziren, baita ezarritako sistemaren antolaketa ekonomikoa ere. Horretarako, diagnostiko eta analisi bat egin zen azpiproduktu kate osoan, maila bakoitzean egoera zein zen ezagutzeko. Azterketa hori egiteko, arreta berezia jarri zen azpiproduktuen kudeaketan eragina duten alderdi ekonomikoetan, eragile ekonomikoen karakterizazioan eta kostuen banaketa prozesuan. Horrez gain, ikerketan begiesten da gomendioen bateria bat, animali jatorriko azpiproduktuen kuadeaketa eredu baten ezarpenerako, ekonomikoki eraginkorra dena eta indarrean dagoen arautegiari erantzuten diona.

  • Sustatzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa. Espainiako Gobernua