Proiektuaren helburua izan da Zentro Teknologikoak azken urteetan egindako I+G jardueraren emaitzaren aktiboak balioztatzea. Horretarako, identifikatu dira lehen fase batean, baldintza zehatz batzuk betetzen zituzten zentroaren proiektu guztiak: proiektu estrategikoak, bukatutakoak, emaitza zehatzetakoak eta Zentro Teknologikoaren baitan daudenak. Agertutako proiektuen inguruko azterketa zehatza egin eta gero, aukeratu da kontsultore-taldearen ustez eta Zentroko arduradunen onarpenarekin, guztien artean interes komertzial handiena duena.
Bigarren fase batean, aukeratutako teknologiaren arte egoeraren ikerketa egin da, teknologia horrekin lotutako patente nazionalak eta internazionalak ikuskatu dira, sektorearen egoera, haren bezero potentzialak eta lehiakide potentzialak aztertu dira, eta azkenik, esplotazio alternatiba posible guztien artean egokiena aukeratu da kontuan hartuta teknologiaren eta zentroaren ikertzaile-taldearen ezaugarriak.
- Sustatzailea: LEIA Zentro Teknologikoa- Tecnalia







